Zuzenean streaming bidez

Larunbatean, urtarrilak 25, Xistera Zumaiako Aitzuri pilotalekuan egongo da 16:30etatik aurrera, han jokatuko diren Kadeteen, Mutilen 3. mailako eta Interjaiko finalak streaming bidez zuzenean eskaintzeko. Hori dela eta, xistera.eus web orrian, edo Xisteraren YouTube katean sartuz, mundu osoko pilotazaleek zesta puntaz gozatzeko aukera izango dute.

Horretaz gain, denboraldi osoan zehar jokatu diren final guztiak Xisterako YouTubeko katean izango dituzue, diferituan nahi-eran ere ikusteko.

Ikusi, gozatu eta partekatu!


 
“Xisteraren helburua zesta puntako kirol arloa berpiztea da, beste dimentsio bat eman eta honako ardatz hauek jarri erronka bezela: Harrobia zaindu, Lehiaketak indartu eta Kirolaren etorkizuna bermatu.” - XISTERA, Euskal Herriko Xistera Kluben Kirol Kluba -
 

Babesleak

Euroeskualdea
Bizkaiko Foru Aldundia
GFI España
Laboral Kutxa
AVIA
Red Network Lawyers Abogados
Gestilan Asesores
Cioka Cretiva komunikazioa eta publizitatea
Irizar autobusak